XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Noizpeinka, salatuaren protestaren bat: - Eup! Ar dezaidatela deklarazioa gero!.

Ezdakit zer dala-ta nagoen hemen, inuzentea naiz eta!.

Juezak ohar hori irakurri, irri-far egin eta sumarioari erasten dio papertxoa, kolkopean esanaz: - I, errugabe? I, inuxente? Neri ziria sartu? Ja jai! Ba-zekiat ire berri, nik!.

Eta... ez du askatzen.

Bai zera askatu!.

Prozesoaren bukatzean kondenatua ikusten dugu gure giltzapetua.

Nola ez, juezak asiera-asieratik bertatik, salatua kulpadun dela sumatu du eta?.

Bortizki estutzen du gaixoa eta... horra, bere sumo onak ez dio utsik egiten!....

Gaur egunean gure justiziak holako asmo zitalez sendatuxea dago, asko edo gutxi.

Nik esango nuke alderantziz jokatzen dela gaur: zirritu baten billa ibiltzen direla askotan, gaizkillea Código Penal en atzaparretatik nundik aterako.

Holako prozesuen berri zehatza emanez gero, makiña bat orrialde beteko nuke Xelebreak bezain jakingarriak ba dira ta!.

Baina zuek badakizute kronika hauek egiterakoan zein asmo izan dudan: herriaren barruko bizitza aspaldi batez nolakoa zen lerro gutxitan agertzea.

Hona hemen ale batzuk: Etxegoiene-ko Mari Ixteban zeritzana prozesatzen dute 1777-an kontrabanduan dabillelako.

Erregezko Tabako-Batzordeak, auzoko baten etxean iru urtez sarturik egotera kondenatzen du.

Frantzia-ra iges egiten du berak.

Arik geroxeago Oiartzura itzultzen da.

Arrapatu eta iru urterako erbesteratzen dute.

Nor-agiri edo dokumentorik ez duten iru gizon, Melilla aldera erbesteratuak dira 1777-an.

Lagun batzuk kondenatzen dituzte, diru-faltsoa egin dutelako.